martes, 17 de enero de 2012

GUK, IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Aimar naiz, eta 3. mailan nago. Ez dut bukatu liburua, baina asko gustatzen ari zait: Bat Pat eta hilerriko altxorra. Roberto Pavanello. Bat Pat saguzar bat da, eta bere etxea hilerri bat da. Bat Patek gizon bat ikusten du hilerrian. Gizon hau hilobi batean zulo bat egiten ari da eta bele bati Bat Pat harrapatzeko esaten dio.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Guillermo naiz, 5. mailakoa, eta irakurri dudan azken liburua ez zaidala gustatu esan nahi dizuet: K herrialdea. Juan Kruz Igerabide. Bi herrialdek, K eta T, konpetitzen zuten beraien artean, eta beti T herrialdeak irabazten zuen. Baina oraingoan, K herrialdeak irabazten du.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Lorena naiz, eta 6. mailan nago. Liburu hau asko asko gustatu zait: New Yorkeko misterioa. Bjorn Sortland. Misteriozko liburua da. Familia bat New Yorkera dijoa oporretara, eta han gaizkile batzuk familia hil nahi dute eta kuadro bat lapurtu nahi dute.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Aroa naiz, 6. mailakoa. Liburu hau irakurri dut, baina ez zaidala batere gustatu esan nahi dizuet: Trianoko gau gorriak. Iñaki Friera. Misteriozko liburua da. Lagun talde batek txakur bat du Blaky izenekoa. Lapur batzuk Blaky lapurtzen dute txakurren borroketarako prestatzeko, baina Blakyren lagunak berreskuratzen saiatzen dira.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Amaia naiz, 6. mailakoa. Kikaren beste liburu bat gomendatu nahi dizuet: Mamua ikastetxean. Knister. Kika, liburuaren eguna denez, ikastetxera joaten da lo egitera. Dani bere logelan sartzen da, eta bere gauzak desordenatzen ditu. Bestalde, herensuge bat azaltzen da logelan...baina ez dizuet gehiago kontatuko. Irakurri, gehiago jakin nahi baduzue!!!

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Maite naiz, eta 6. mailan nago.



Irakurri dudan liburu hau pixkat aspergarria iruditu zait: Pako fakirra eta zokomokordoa. Xabier eta Martin Etxeberria. Pako fakirra Pakistanera joaten da
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.

lunes, 16 de enero de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Nahia  naiz, eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua:" Joe Carrot, flecha de fuego". Misteriozko liburua da, eta asko gustatu zait. Joe Carrot ikertzaile bat da Geronimo Siltonen antzekoa. Norbait ari da sabotaia egiten lasterketa batean parte hartu behar duten kotxeen artean, eta hau da Joek argitu behar duen misterioa.