jueves, 15 de diciembre de 2011

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Olaia naiz,eta 4.mailan nago. Liburu hau oso dibertigarria iruditu zait: "Beltrán el erizo". Concha López Narváez. Beltran trikua bere familiarekin bizi da, eta txikitatik galderak egiten ditu etengabe: Zer, nor, noiz, zenbat, non, zergatik, zertarako? Jakinmin handiko trikua da.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Nerea  naiz, eta liburu hau irakurri dut: " Dottek nerbioak dantzan ditu". Patricia Schröder. Dote eta bere lagunak Italiara joaten dira, baina hurrengo egunean Dotteren anaia desagertu egiten da. Horregatik, lagun taldeak misterioa argitu beharko du.


GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Amaia naiz, 6.mailan nago, eta liburu honi buruz hitzegin nahi dizuet: "Sorgindutako futbol partidua". Knister. Dani, Kikaren anaia, bere taldeko futbol partida ikusten ari da, baina galtzen ari dira. Kikak sorginderiaren bidez amarru bat egiten du, eta egoera aldatuko da.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Aroa naiz, eta 6. mailan nago. Bizitza errealari buruzko liburu hau irakurri dut:" Medellingo lokatza" Alfredo Gómez Cerdá. Bi gaztetxo dira liburuaren protagonistak, eta baten aita gartzelatik lapurra irten berria. Bi gazte hauek lapurketa munduan sartuko dira ere bai...baina ez dizuet gehiago kontatuko.

martes, 13 de diciembre de 2011

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Sara naiz, 6. mailan nago eta hau da irakurri dudan azken liburua: " Kika supersorgina eta zaldun zoroa. Knister". Abenturazko liburu honetan Dani zaldunez mozorratzen da, eta Kikaren magiaren bidez, Sancho Panza eta Don Quijote agertzen dira abentura honetan.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Olaia naiz, 5.mailan nago, eta liburu hau gomendatu nahi dizuet: Rita Poloan. Mikel Valverde. Ritaren osaba ikerlaria da, eta Rita eta bere aita gonbidatzen ditu Polora . Ritak uste du aitak ez dakiela ezer toki honi buruz, baina aitak harrituta utziko du Flipo izeneko pinguino batekin azaltzen denean bidaia egiteko prest

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Lorena naiz, et 6. mailan nago. Irakurri dudan azken liburua luze xamarra da, baina asko gustatu zait: "Ipotx zelatarien kasua. Joachim Friedrich. Abenturazkoa da, eta detektibe talde batek iruzur eta lapurketa batzuk argitu beharko dituzte.

viernes, 9 de diciembre de 2011

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Onintza naiz, eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua: "4 urte, 6 hilabete eta 3 egun geroago". Emmanuel Bourdier. Bizitza errealari buruz da. Liburuko mutilak koman ematen du denbora asko, baina egun batean esnatu egiten da, eta bere inguruko gauzak eta pertsonak oso aldatuak aurkitzen ditu.