martes, 13 de marzo de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Jon naiz, eta eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua" Heroia izan nahi zuen mutikoa" Sylvain Trudel. Luis izeneko mutiko batek heroia izan nahi du, eta trajea ekartzen diote. Trajea jazten du, eta mundua salbatzen du. Polita iruditu zait.

martes, 6 de marzo de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Ni Naia naiz, 5. mailakoa. Eta hau da irakurri dudan azken liburua: " Piraten eskola. Agustín Fernández Paz". Liburu dibertigarria iruditu zait. Ikasleak eskolan daude, eta euri zaparrada handia hasten da, azkenean eskola inundatu egiten da eta itsasontzia bihurtzen da. Eta gainera, eskolako irakasle bat pirata da.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU



Kaixo, Javier naiz, eta 5. mailan nago. Liburu hau gomendatu nahi dizuet: "Aitategia. Denis Whelehan¨. Jaime, hamar urteko mutikoa, haserre dago bere aitarekin beti presaka dabilelako. Elenak (Jaimeren laguna) aitategi batera eramaten du Jaime aita berri bat eskuratzeko, eta han aita ezberdinak ezagutzen ditu. Liburu dibertigarria da, oso ondo dago, eta ez da zaila irakurtzeko

miércoles, 22 de febrero de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU



Kaixo, Pablo naiz, eta 3. mailan nago. Nik ere, Bat Paten liburu bat irakurri dut: "Bat Pat eta gauerdiko sorginak". Roverto Pavarello. Abenturazkoa da, eta parregarri xamar. Nahiz eta sorginak agertu, ez da beldurrezkoa, eta egia esan erraz irakurtzen da. Ni asko dibertitu naiz.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Iñigo naiz, eta 3. mailan nago. Liburu honekin asko dibertitu naiz: "Bat Paten abentura izugarriak". Roberto Pavanello. Abenturazkoa da. Bat Pat mozorratu egiten da Halloween egunean eta etxez etxe ibiltzen da goxokiak eske. Etxe batean, tarta jaten du ere bai, eta hortaz gain, dragoi txiki bat duen poltsatxo bat aurkitzen du.

miércoles, 1 de febrero de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Noelia  naiz, eta 6. mailan nago. Nurren liburu hau asko gustatu zait: "Nur eta irlandar gnomoa". Toti Martínez de Lezea. Nurrek, amonaren etxean, irlandar gnomo bat aurkitzen du, eta galderak egiten dizkio bere bizitzari buruz. Fantasiazko liburua da, eta oso erraz irakurtzen da.


GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Unai  naiz eta 6. mailan nago. Irakurri dudan azken liburu hau nahiko erraza eta motza da: "Mixi Marrau". Txiliku. Liburu honetan irakasle batek animalia arraro bati buruzko istorioa kontatzen die bere ikasleei. Gustatu zait.

martes, 17 de enero de 2012

GUK, IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Aimar naiz, eta 3. mailan nago. Ez dut bukatu liburua, baina asko gustatzen ari zait: Bat Pat eta hilerriko altxorra. Roberto Pavanello. Bat Pat saguzar bat da, eta bere etxea hilerri bat da. Bat Patek gizon bat ikusten du hilerrian. Gizon hau hilobi batean zulo bat egiten ari da eta bele bati Bat Pat harrapatzeko esaten dio.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Guillermo naiz, 5. mailakoa, eta irakurri dudan azken liburua ez zaidala gustatu esan nahi dizuet: K herrialdea. Juan Kruz Igerabide. Bi herrialdek, K eta T, konpetitzen zuten beraien artean, eta beti T herrialdeak irabazten zuen. Baina oraingoan, K herrialdeak irabazten du.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU


Kaixo, Lorena naiz, eta 6. mailan nago. Liburu hau asko asko gustatu zait: New Yorkeko misterioa. Bjorn Sortland. Misteriozko liburua da. Familia bat New Yorkera dijoa oporretara, eta han gaizkile batzuk familia hil nahi dute eta kuadro bat lapurtu nahi dute.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Aroa naiz, 6. mailakoa. Liburu hau irakurri dut, baina ez zaidala batere gustatu esan nahi dizuet: Trianoko gau gorriak. Iñaki Friera. Misteriozko liburua da. Lagun talde batek txakur bat du Blaky izenekoa. Lapur batzuk Blaky lapurtzen dute txakurren borroketarako prestatzeko, baina Blakyren lagunak berreskuratzen saiatzen dira.

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Amaia naiz, 6. mailakoa. Kikaren beste liburu bat gomendatu nahi dizuet: Mamua ikastetxean. Knister. Kika, liburuaren eguna denez, ikastetxera joaten da lo egitera. Dani bere logelan sartzen da, eta bere gauzak desordenatzen ditu. Bestalde, herensuge bat azaltzen da logelan...baina ez dizuet gehiago kontatuko. Irakurri, gehiago jakin nahi baduzue!!!

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Maite naiz, eta 6. mailan nago.



Irakurri dudan liburu hau pixkat aspergarria iruditu zait: Pako fakirra eta zokomokordoa. Xabier eta Martin Etxeberria. Pako fakirra Pakistanera joaten da
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.

lunes, 16 de enero de 2012

GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU

Kaixo, Nahia  naiz, eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua:" Joe Carrot, flecha de fuego". Misteriozko liburua da, eta asko gustatu zait. Joe Carrot ikertzaile bat da Geronimo Siltonen antzekoa. Norbait ari da sabotaia egiten lasterketa batean parte hartu behar duten kotxeen artean, eta hau da Joek argitu behar duen misterioa.