2014/2015 Ikasturteari hasiera eman genion proiektu eta abentura berriekin.Txoko honetan, gure mediatekari buruzko berriak aurkituko dituzu; egiten ditugun jarduerak, erositako liburu eta bestelakoak, ikasleen iritziak... eta beste zenbait gauza dibertigarri eta interesgarri. Sar saitez eta ikusi nolakoa den gure mediateka!!!
martes, 13 de marzo de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Jon naiz, eta eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua" Heroia izan nahi zuen mutikoa" Sylvain Trudel. Luis izeneko mutiko batek heroia izan nahi du, eta trajea ekartzen diote. Trajea jazten du, eta mundua salbatzen du. Polita iruditu zait.
martes, 6 de marzo de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Ni Naia naiz, 5. mailakoa. Eta hau da irakurri dudan azken liburua: " Piraten eskola. Agustín Fernández Paz". Liburu dibertigarria iruditu zait. Ikasleak eskolan daude, eta euri zaparrada handia hasten da, azkenean eskola inundatu egiten da eta itsasontzia bihurtzen da. Eta gainera, eskolako irakasle bat pirata da.
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Javier naiz, eta 5. mailan nago. Liburu hau gomendatu nahi dizuet: "Aitategia. Denis Whelehan¨. Jaime, hamar urteko mutikoa, haserre dago bere aitarekin beti presaka dabilelako. Elenak (Jaimeren laguna) aitategi batera eramaten du Jaime aita berri bat eskuratzeko, eta han aita ezberdinak ezagutzen ditu. Liburu dibertigarria da, oso ondo dago, eta ez da zaila irakurtzeko
miércoles, 22 de febrero de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Iñigo naiz, eta 3. mailan nago. Liburu honekin asko dibertitu naiz: "Bat Paten abentura izugarriak". Roberto Pavanello. Abenturazkoa da. Bat Pat mozorratu egiten da Halloween egunean eta etxez etxe ibiltzen da goxokiak eske. Etxe batean, tarta jaten du ere bai, eta hortaz gain, dragoi txiki bat duen poltsatxo bat aurkitzen du.
miércoles, 1 de febrero de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
martes, 17 de enero de 2012
GUK, IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Aimar naiz, eta 3. mailan nago. Ez dut bukatu liburua, baina asko gustatzen ari zait: Bat Pat eta hilerriko altxorra. Roberto Pavanello. Bat Pat saguzar bat da, eta bere etxea hilerri bat da. Bat Patek gizon bat ikusten du hilerrian. Gizon hau hilobi batean zulo bat egiten ari da eta bele bati Bat Pat harrapatzeko esaten dio.
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Aroa naiz, 6. mailakoa. Liburu hau irakurri dut, baina ez zaidala batere gustatu esan nahi dizuet: Trianoko gau gorriak. Iñaki Friera. Misteriozko liburua da. Lagun talde batek txakur bat du Blaky izenekoa. Lapur batzuk Blaky lapurtzen dute txakurren borroketarako prestatzeko, baina Blakyren lagunak berreskuratzen saiatzen dira.
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Amaia naiz, 6. mailakoa. Kikaren beste liburu bat gomendatu nahi dizuet: Mamua ikastetxean. Knister. Kika, liburuaren eguna denez, ikastetxera joaten da lo egitera. Dani bere logelan sartzen da, eta bere gauzak desordenatzen ditu. Bestalde, herensuge bat azaltzen da logelan...baina ez dizuet gehiago kontatuko. Irakurri, gehiago jakin nahi baduzue!!!
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Maite naiz, eta 6. mailan nago.
Irakurri dudan liburu hau pixkat aspergarria iruditu zait: Pako fakirra eta zokomokordoa. Xabier eta Martin Etxeberria. Pako fakirra Pakistanera joaten da
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.
lunes, 16 de enero de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Nahia naiz, eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua:" Joe Carrot, flecha de fuego". Misteriozko liburua da, eta asko gustatu zait. Joe Carrot ikertzaile bat da Geronimo Siltonen antzekoa. Norbait ari da sabotaia egiten lasterketa batean parte hartu behar duten kotxeen artean, eta hau da Joek argitu behar duen misterioa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)