Kaixo, Aimar naiz, eta 3. mailan nago. Ez dut bukatu liburua, baina asko gustatzen ari zait: Bat Pat eta hilerriko altxorra. Roberto Pavanello. Bat Pat saguzar bat da, eta bere etxea hilerri bat da. Bat Patek gizon bat ikusten du hilerrian. Gizon hau hilobi batean zulo bat egiten ari da eta bele bati Bat Pat harrapatzeko esaten dio.
2014/2015 Ikasturteari hasiera eman genion proiektu eta abentura berriekin.Txoko honetan, gure mediatekari buruzko berriak aurkituko dituzu; egiten ditugun jarduerak, erositako liburu eta bestelakoak, ikasleen iritziak... eta beste zenbait gauza dibertigarri eta interesgarri. Sar saitez eta ikusi nolakoa den gure mediateka!!!
martes, 17 de enero de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Aroa naiz, 6. mailakoa. Liburu hau irakurri dut, baina ez zaidala batere gustatu esan nahi dizuet: Trianoko gau gorriak. Iñaki Friera. Misteriozko liburua da. Lagun talde batek txakur bat du Blaky izenekoa. Lapur batzuk Blaky lapurtzen dute txakurren borroketarako prestatzeko, baina Blakyren lagunak berreskuratzen saiatzen dira.
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Amaia naiz, 6. mailakoa. Kikaren beste liburu bat gomendatu nahi dizuet: Mamua ikastetxean. Knister. Kika, liburuaren eguna denez, ikastetxera joaten da lo egitera. Dani bere logelan sartzen da, eta bere gauzak desordenatzen ditu. Bestalde, herensuge bat azaltzen da logelan...baina ez dizuet gehiago kontatuko. Irakurri, gehiago jakin nahi baduzue!!!
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Maite naiz, eta 6. mailan nago.
Irakurri dudan liburu hau pixkat aspergarria iruditu zait: Pako fakirra eta zokomokordoa. Xabier eta Martin Etxeberria. Pako fakirra Pakistanera joaten da
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.
bere zirkuko lana bukatu ondoren, eta hara iristerakoan konturatzen da herria pozoinduta dagoela. Hala ere, ez da gauza askorik gertatzen liburu honetan. Ez nuke berriro irakurriko.
lunes, 16 de enero de 2012
GUK, IKASLEOK, GOMENDATZEN DUGU
Kaixo, Nahia naiz, eta 6. mailan nago. Hau da irakurri dudan azken liburua:" Joe Carrot, flecha de fuego". Misteriozko liburua da, eta asko gustatu zait. Joe Carrot ikertzaile bat da Geronimo Siltonen antzekoa. Norbait ari da sabotaia egiten lasterketa batean parte hartu behar duten kotxeen artean, eta hau da Joek argitu behar duen misterioa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)