2014/2015 Ikasturteari hasiera eman genion proiektu eta abentura berriekin.Txoko honetan, gure mediatekari buruzko berriak aurkituko dituzu; egiten ditugun jarduerak, erositako liburu eta bestelakoak, ikasleen iritziak... eta beste zenbait gauza dibertigarri eta interesgarri.
Sar saitez eta ikusi nolakoa den gure mediateka!!!
Kaixo, Pablo naiz, eta 3. mailan nago. Nik ere, Bat Paten liburu bat irakurri dut:"Bat Pat eta gauerdiko sorginak". Roverto Pavarello.Abenturazkoa da, eta parregarri xamar. Nahiz eta sorginak agertu, ez da beldurrezkoa, eta egia esan erraz irakurtzen da. Ni asko dibertitu naiz.
Kaixo, Iñigo naiz, eta 3. mailan nago. Liburu honekin asko dibertitu naiz: "Bat Paten abentura izugarriak". Roberto Pavanello.Abenturazkoa da. Bat Pat mozorratu egiten da Halloween egunean eta etxez etxe ibiltzen da goxokiak eske. Etxe batean, tarta jaten du ere bai, eta hortaz gain, dragoi txiki bat duen poltsatxo bat aurkitzen du.
Kaixo, Noelia naiz, eta 6. mailan nago. Nurren liburu hau asko gustatu zait: "Nur eta irlandar gnomoa". Toti Martínez de Lezea. Nurrek, amonaren etxean, irlandar gnomo bat aurkitzen du, eta galderak egiten dizkio bere bizitzari buruz. Fantasiazko liburua da, eta oso erraz irakurtzen da.
Kaixo, Unai naiz eta 6. mailan nago. Irakurri dudan azken liburu hau nahiko erraza eta motza da: "Mixi Marrau". Txiliku. Liburu honetan irakasle batek animalia arraro bati buruzko istorioa kontatzen die bere ikasleei. Gustatu zait.